J.M. Rozas-en irudia

J.M. Rozas-en irudia

JOSE MANUEL ROZAS (Bilbo 1944 – Sukarrieta 1983)

Bizitza baten balioa ez da bere iraupenagatik neurtzen(Nazario Maiz)

Bilbon sortua, artearenganako zuen gaitasuna sei urte zituela jada antzeman zitzaion olio-pinturaz egindako paisaiarengatik saria eman ziotenean Madrilen. Irungo La Salle ikastetxean barneko ikasle zela klasetik ihes egiten zuen eta kanpandorrean aterpe bilatzen zuen margotzen aritzeko. Gauez, altxapeka, bere logelan irudi txikiak zizelkatzen zituen.

Ikastetxea utzita artea, marrazketa eta dekorazioa ikasi zituen, baina ezerk ez zion guztiz betetzen. Bere buru sortzaile eta autodidakta askatasunez zebilen, agian askatasuna bilaketa bat delako eta bai artean bai bizian obsesioa bihurtu zelako. Pintzel eta gubiarekin esplotazio guztien aurka azaldu zen eta bai artista bai gizabanako konprometitua izan zen.

1967an banakako lehen erakusketa egin zuen Bilbon. Ondotik beste hainbat hiritan egon zen, besteak beste Donostia, Gasteiz, Iruña, Santander, Valladolid, León, Zaragoza, Girona, Mallorca, Madril, Bartzelona, Essen (Alemania)… garaiko kritikoen bermea zuela ia 50 erakusketa egin zituen 1983ra arte.

Estilo surrealista batekin, bere margo eta eskulturetan bere irudimen sortzailea, askatasun eta justizia sozialaren bila bidaiatu zuen. Gizartearekin konprometitutako artista izan zen. Bere margoek alde sozialen gabezi eta hutsuneak aldarrikatzen zituzten. Bere helburua BIZIA zen, letra larriz idatzitako bizia, bere lur eta herriko idealekin arduratua, sustrai sendoekin, izan ere guzti hau etengabe islatu zen bere lanean. Euskal kulturaren gorakada eta berau inolako bereizketarik gabe toki eta biztanle guztietaraino iristea zen bere nahietako bat.

Bere lanaren parte handiena bilduma pribatuetan dagoen arren, bere margo-lanetako bat, “Alegoría en Amarillo” izenekoa, Artederren saritua izan zen eta Bilboko Kirolaren Etxean dago.

Rozas artearentzat eta artearengatik bizi izan zen eta bere denbora guztia horretara bideratu zuen. Edertasunaren egilea, naturaren maitalea, bere inguruarekin eta bere buruarekin bakean eta harmonian sortzeko tokia topatzea zen bere gogoa. Bere emaztearekin Sukarrietara bizitzera joan zen, han bere alaba jaio zen.

Erabateko sormen ahalmena zuela, artista guztiek behar duten heldutasun maila lortu zuenean, biolentziak bizia kendu zion garaia baino lehenago. Bere lana jada nazioartean aintzat hartzen zenean, ukabilkada bortitz batek 38 urteko gizonak zuen etorkizuna sustraitik moztu zuen.

Zartako errukigabea,
Kolpe izoztua,
Esku ikusezin eta erailea,
Aizkorakada bortitzak bota zaitu…

error: Content is protected !!